2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

3. SAIO TEORIKOA

Gaurkoan Maria Acas-en bideo bat jarri digu irakasleak. Bertan, klaseak beste modu batean antolatzeko ideiak eman ditu eta bideoan zehar bost gai nagusietan oinarritzen da:
1.- Boterea: Autoritariotik demostraziora pasatzea.
2.- Ikusezina: Modu ezberdinean lan egin behar dugu, erreflexiboak izan behar gara.
3.- Denbora eta espazioa: toki berriak bilatu.
4.- Informazioa: Koadro itxi batetik zabalera pasa, musikaz, arteaz... baliatuz.
5.- Ezagutza: Produktiboak izan besteak zeresanak entzuten.

Bideoa oso interesgarria eta ikusteko komenigarria izan dela iruditzen zait (Bideoa hitzean klikatuz gero bideoa ikusi ahalko duzue).




IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

SINTESIA
Gaur egun, informazioaren gizartean bizi garela esan daiteke, komunikazioaren aroa omen da gurea. Informaziozko gizarte hau, komunikabide-sare desberdinetatik jaso dezakegu: telebista, irratia, internet, egunkaria, mugikorra, aldizkariak... Masei zuzendutako komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta euren ahalmenaz baliatzen dira hiritarrengana heltzeko. Komunikabideen eragin sozial eta kulturalaren inguruko teoria ezberdinak badaude ere, herritarren informazioa, pentsaera eta ikusmoldea baldintzatzen dutela nahiko nabaria da. Hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.



GALDERAK
  • Zeri esaten diogu zulo edo eten digitala?
  • Zertarako dira beharrezkoak IKT-ak eskolan?


HITZ GAKOAK
  • IKT
  • Alfabetatze diigitala
  • Aurreapena
  • Hezkuntza
  • Teknologia

ARGAZKIA

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

1. SAIO TEORIKOA

Gaur IKT ikasgaiako lehenengo klasea izan dugu eta irakasleak aurkezpena egin digu. Hasteko, egin beharreko lanen azalpena egin du eta ebaluazio irizpidea ere azaldu dizkigu. Blog bat egin behar genuela esan digu eta hor beldurra sortu zaigu klasearen gehiengoari. Bloga egitea erronka berria da niretzat, baina pixkanaka-pixkanaka ondo egiten lortuko dudala espero dut. Bertan, egunero jorratzen duguna islatu beharko dugu eta hausnarketak zein lanak ere bertan igoko ditugu. 
Irakasgaia aurkeztu ondoren begiak ixteko esan digu irakasleak eta galdera batzuk egin dizkigu. Begiak zabaltzean pentsatzen ari ginenaren inguruan idazteko esan digu. Ariketa interesgarria izan dela iruditu zait.