2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

1. SAIO TEORIKOA

Gaur IKT ikasgaiako lehenengo klasea izan dugu eta irakasleak aurkezpena egin digu. Hasteko, egin beharreko lanen azalpena egin du eta ebaluazio irizpidea ere azaldu dizkigu. Blog bat egin behar genuela esan digu eta hor beldurra sortu zaigu klasearen gehiengoari. Bloga egitea erronka berria da niretzat, baina pixkanaka-pixkanaka ondo egiten lortuko dudala espero dut. Bertan, egunero jorratzen duguna islatu beharko dugu eta hausnarketak zein lanak ere bertan igoko ditugu. 
Irakasgaia aurkeztu ondoren begiak ixteko esan digu irakasleak eta galdera batzuk egin dizkigu. Begiak zabaltzean pentsatzen ari ginenaren inguruan idazteko esan digu. Ariketa interesgarria izan dela iruditu zait.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina