2014(e)ko abendua 18, osteguna

AZKEN SAIOA

Gaurkoa azken saio teorikoa izan da. Pasaden astean dokumentatzaile talde bat euren aurkezpena egin gabe gelditu ziren, beraz gaurkoan egin dute. 
Ondoren, irakasleak aurkezpen bat egin digu konfort guneari buruzkoa. Juana Sanchoren bideo bat ere jarri digu.

2014(e)ko abendua 16, asteartea

BIDEO INTERESGARRIAK

Youtuben bideo asko ikusi ditut sare sozialen inguruan. Horregatik, nire blogean zuekin partekatzea komenigarria dela pentsatu dudanez hemen behean ipini dizkizuet horietako batzuk. Espero dut hausnarketa bat egitera bultzatzea.




2014(e)ko abendua 11, osteguna

9. SAIO TEORIKOA

Gaurkoan Dokumentatzaileak aritu dira klase aurrean euren lanak aurkezten. 
Orokorrean talde guztiek lan ona egin dute, baina aipatzekoa dela uste dut hirugarren taldeak egintako lana. Egia esanda, dokumentatzaileen lanaren helburua hobekien bete duen taldea izan dela uste dut. Behaketa nola egin duten azaldu dute, eta hori gutxi balitz, aurkezpeneatan entzuleek izandako jarrera ere aztertu dute.



2014(e)ko abendua 8, astelehena

IDENTITATE DIGITALA

Interneten leku publikoetan nabigatzen dugunean askotan begi bistakoa izaten da, beste erabiltzaileentzat,  gure erabiltzaile izena.
Komeni da gogoratzea geure erabiltzaile izena, interneten, geure identitate digitalaren erakusgarri dela. Mundu errealean geure ospea zaindu behar dugun legez, interneten geure ID zaindu behar dugu, badaezpada.
Hemen behean identitate digitalari buruzko bideo batzuk ipini ditut hemen behean:



2014(e)ko abendua 4, osteguna

2014(e)ko azaroa 27, osteguna

7. SAIO TEORIKOA

Gaur aurkezpena egitea egokitu zaigu guri. Powtoon batez baliatuz eskola 2.0 aren inguruan aritu gara.
Aurkezpenekin hasteko, lehenengo taldeak konpetentzia digitalei buruzko aurkezpena egin dute. Hurrengo taldea ere powtoon bat prestatu du erabili daitekeen IKTak ikaskuntza estrategietan nola erabili daitezkeen laguntzeko. Ondoren aritu den taldeak bideo baten bidez hezkuntza eta IKTen arteko lotura erakutsi dizkigute. Geroago, gure txanda izan da. Azkenik aritu den taldeak IKTei buruzko aurkezpena egin dute eta hezkuntza tradizionala eta eskola 2.0aren arteko konparaketa egin dute.

2014(e)ko azaroa 21, ostirala

Schoology



Saio praktikoan ikastetxeetan erabili ditzazkegun sare sozialak aztertzea egokitu zaigu eta schoology izeneko sarea aurkitu dut nik. Informazio interesgarria iruditzen zaidanez blogean ere partekatzea erabaki dut.
Honako sarea erraztasun asko ditu eta hezkuntza alorrean erabiltzeko aproposena dela uste dut. Lehenik eta behin, zerbitzariak ez du adin mugarik, beraz, edozein adinetako ikasleek erabili dezakete haien gurasoen baimenarik gabe. Ikaslearen porfilak pribatasun maila batzuk ditu, baina irakasleak sortutako eskolak bakarrik ikus dezake bertan jarritako informazioa. Schoology alternatibarik garatuena da antzeko beste plataformekin alderatuz gero. Hau guztia dela eta, interesgarria da hezkuntzan irakasle-ikasleen artean honako plataforma erabiltzea lanak partekatzeko.
Gainera, Schoology esker, irakasleek gurasoekin harremanetan jartzeko aukera dute.


Redes sociales para la docencia: Schoology