emangarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
emangarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

IDENTITATE DIGITALA

Interneten leku publikoetan nabigatzen dugunean askotan begi bistakoa izaten da, beste erabiltzaileentzat,  gure erabiltzaile izena.
Komeni da gogoratzea geure erabiltzaile izena, interneten, geure identitate digitalaren erakusgarri dela. Mundu errealean geure ospea zaindu behar dugun legez, interneten geure ID zaindu behar dugu, badaezpada.
Hemen behean identitate digitalari buruzko bideo batzuk ipini ditut hemen behean:



2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

IKASKUNTZA GURPILA

Lan hau burutzeko, taldeka ipini gara, eta taldea Eider, IƱaki, Tatiana eta laurok osatzen dugu. Egokitu zaigun gaia eskola 2.0 da, eta egin behar dugun lehen hurratsa irakurgai batzuk irakurri ondoren hauetan notatxoak hartzea da.

Hona hemen nik hartutako notatxoak: 


Gure lanaren emaitza zein izan den ikusi nahi baduzue hurrengo estekan klick egin: Eskola 2.0








2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

SINTESIA
Gaur egun, informazioaren gizartean bizi garela esan daiteke, komunikazioaren aroa omen da gurea. Informaziozko gizarte hau, komunikabide-sare desberdinetatik jaso dezakegu: telebista, irratia, internet, egunkaria, mugikorra, aldizkariak... Masei zuzendutako komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta euren ahalmenaz baliatzen dira hiritarrengana heltzeko. Komunikabideen eragin sozial eta kulturalaren inguruko teoria ezberdinak badaude ere, herritarren informazioa, pentsaera eta ikusmoldea baldintzatzen dutela nahiko nabaria da. Hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.



GALDERAK
  • Zeri esaten diogu zulo edo eten digitala?
  • Zertarako dira beharrezkoak IKT-ak eskolan?


HITZ GAKOAK
  • IKT
  • Alfabetatze diigitala
  • Aurreapena
  • Hezkuntza
  • Teknologia

ARGAZKIA