2014(e)ko abendua 18, osteguna

AZKEN SAIOA

Gaurkoa azken saio teorikoa izan da. Pasaden astean dokumentatzaile talde bat euren aurkezpena egin gabe gelditu ziren, beraz gaurkoan egin dute. 
Ondoren, irakasleak aurkezpen bat egin digu konfort guneari buruzkoa. Juana Sanchoren bideo bat ere jarri digu.

2014(e)ko abendua 16, asteartea

BIDEO INTERESGARRIAK

Youtuben bideo asko ikusi ditut sare sozialen inguruan. Horregatik, nire blogean zuekin partekatzea komenigarria dela pentsatu dudanez hemen behean ipini dizkizuet horietako batzuk. Espero dut hausnarketa bat egitera bultzatzea.




2014(e)ko abendua 11, osteguna

9. SAIO TEORIKOA

Gaurkoan Dokumentatzaileak aritu dira klase aurrean euren lanak aurkezten. 
Orokorrean talde guztiek lan ona egin dute, baina aipatzekoa dela uste dut hirugarren taldeak egintako lana. Egia esanda, dokumentatzaileen lanaren helburua hobekien bete duen taldea izan dela uste dut. Behaketa nola egin duten azaldu dute, eta hori gutxi balitz, aurkezpeneatan entzuleek izandako jarrera ere aztertu dute.



2014(e)ko abendua 8, astelehena

IDENTITATE DIGITALA

Interneten leku publikoetan nabigatzen dugunean askotan begi bistakoa izaten da, beste erabiltzaileentzat,  gure erabiltzaile izena.
Komeni da gogoratzea geure erabiltzaile izena, interneten, geure identitate digitalaren erakusgarri dela. Mundu errealean geure ospea zaindu behar dugun legez, interneten geure ID zaindu behar dugu, badaezpada.
Hemen behean identitate digitalari buruzko bideo batzuk ipini ditut hemen behean:



2014(e)ko abendua 4, osteguna