Gaurkoan ere aurkezpenak izan ditugu klase orduan. Oraingoan, landu izan diren gaiak pantaila aniztasun gizartea eta web 2.0 izan dira. Aipagarria da talde batzuk IKT tresna ezberdinak erabili dituztela, horien artean ahotsa erabili duten bideoak eta preziak erabili dituzte.
2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna
2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna
5. SAIO TEORIKOA
Gaurkoan, aurkezpenekin hasi gara. Lehenengo taldea, teknologiak gizartean eta eskoletan dituen abantailak azaldu ditu. Bigarren taldeak, berriz, informazioaren eta teknologiaren gizartearen aurkezpena egin digute. Geroago aritu den taldeak ere informazio eta teknologiaren abantailak eta desabantailak azaldu dituzte hezkuntzaren munduari begira. Halaber, internet adimen artifiziala sustatzen du. Hurrengo taldeak Web 2.0-ari buruzko azalpena eman dute eta, honetan, solidotik likidora (kulturatil, informazioaren kulturara) gertatzen diren gauzak aipatu dituzte hurrengo taldekideek. Azkenik, ikaskuntza dialogikoekin jarraitu du azkenengo taldeak.
Aipatzekoa dela uste dut, teknologia berrien ikasgai honetan denek aurkezpena egiteko baliabide berdinak erabili izanak.
2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea
IKASKUNTZA GURPILA
Lan hau burutzeko, taldeka ipini gara, eta taldea Eider, IƱaki, Tatiana eta laurok osatzen dugu. Egokitu zaigun gaia eskola 2.0 da, eta egin behar dugun lehen hurratsa irakurgai batzuk irakurri ondoren hauetan notatxoak hartzea da.
Hona hemen nik hartutako notatxoak:
BIDEO INTERESGARRIAK
Honako sarreran youtube-n aurkitutako IKTeei buruzko bideo ezberdin eta interesgarriak txertatu nahi izan ditut. Espero dut denentzako lagungarriak izatea:
2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna
4. SAIO TEORIKOA
Aste honetan modulu astea daukagu, beraz gaurko klase magistralean Alaitzen eta arteko Miriamek argibide batzuk eman dizkigute lana nola egiteko. Arazoak egon dira bien arteko azalpenak burutu dituztenean eta askori buruhausteak eragin dizkigute. Nik behintzat ez ditut gauzak argi atera klase saio honetatik.
2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna
3. SAIO TEORIKOA
Gaurkoan Maria Acas-en bideo bat jarri digu irakasleak. Bertan, klaseak beste modu batean antolatzeko ideiak eman ditu eta bideoan zehar bost gai nagusietan oinarritzen da:
1.- Boterea: Autoritariotik demostraziora pasatzea.
2.- Ikusezina: Modu ezberdinean lan egin behar dugu, erreflexiboak izan behar gara.
3.- Denbora eta espazioa: toki berriak bilatu.
4.- Informazioa: Koadro itxi batetik zabalera pasa, musikaz, arteaz... baliatuz.
5.- Ezagutza: Produktiboak izan besteak zeresanak entzuten.
Bideoa oso interesgarria eta ikusteko komenigarria izan dela iruditzen zait (Bideoa hitzean klikatuz gero bideoa ikusi ahalko duzue).
IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
SINTESIA
GALDERAK
Gaur egun, informazioaren gizartean bizi garela esan daiteke, komunikazioaren aroa omen da gurea. Informaziozko gizarte hau, komunikabide-sare desberdinetatik jaso dezakegu: telebista, irratia, internet, egunkaria, mugikorra, aldizkariak... Masei zuzendutako komunikabideek gaur egungo gizartean daukaten eragina ukaezina da eta euren ahalmenaz baliatzen dira hiritarrengana heltzeko. Komunikabideen eragin sozial eta kulturalaren inguruko teoria ezberdinak badaude ere, herritarren informazioa, pentsaera eta ikusmoldea baldintzatzen dutela nahiko nabaria da. Hauen funtzio soziala entretenitzea, heztea eta informatzea dela esan daiteke. Beraz, komunikabideak modu inkontziente batean, gure egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan eragina izan ditzakete.
GALDERAK
- Zeri esaten diogu zulo edo eten digitala?
- Zertarako dira beharrezkoak IKT-ak eskolan?
HITZ GAKOAK
- IKT
- Alfabetatze diigitala
- Aurreapena
- Hezkuntza
- Teknologia
ARGAZKIA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








